Herriko hainbat denda, ostalaritza eta zerbitzu-enpresez osatutako elkartea gara eta gure helburu nagusia da Lemoako komertzioa sustatzea eta garatzea da.
Lemoako Udalak bultzatutako elkartea gara; izan ere, herriko merkataritza suspertzeko plangintza aurrera eramateko aspalditik ezinbestekotzat ikusi du elkartea eratzearen beharra. Beraz, urteetan zehar izandako hutsune hori betetzera gatoz.
Tokiko saltokiek herriari bizia emateaz gain, herriko ekonomia bultzatzen dugu, hurbileko zerbitzu ezin hobea eskaintzen dugu, kalitatezko produktu eta zerbitzuak ditugu eta konfiantzazko arreta ematen dugu.
Herriko saltokiek etorkizun oparoa izateko, bultzadatxo bat eman beharra dagoela argi izan dugu, eta horretarako batu gara. Dagoeneko merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresetako kideon artean harremanak lantzen hasiak gara eta gure zerbitzuen berri herritarrei ematen hasteko Lemoa ureztatzen webgunea sortu dugu. Bertan, besteak beste, elkarteko kide garenon informazioa aurki dezakezue (ekimenak, ordutegiak edota albisteak), Udalak gauzatzen dituen ekimenena, gainontzeko komertzioei buruzkoa zein bazkide egiteko eman beharreko pausoena.
Gure kabuz bideratzen ditugun egitasmoez gain, Udalarekin batera herrian bertan kontsumitzeko ohiturak bultzatzeko kanpainak ere egingo ditugu. Era berean, elkarteak eta Udalak egindako lanketarekin herritarrek ere, kontsumitzaileak diren heinean, bat egitea ezinbesteko ikusten dugu, herrian kontsumitzeko kontzientzia hartzea eta herriari bizia ematea guztion ardura delako.
Sortu dugun webgunearen bidez Lemoako komertzioen inguruko informazioa zabaldu gura dugu eta bertan kontsumitzeak dituen abantailak nabarmendu gura ditugu. Izan ere, tokiko komertzioek herriko ekonomia sustatzen dute eta herria bizirik egoteko ezinbestekoak dira. Ulertu behar dugu kanpora doan kontsumo-ahalmena herrian geratzearen onurak herritar guztientzat direla, herrian duintasunez bizitzea herritarron kontsumo-erabakien mende dago eta.
Lemoa ureztatzen elkartea sortu dugu, eta orain herritarrekin batera herria ureztatu gura dugu, herria piztu, komertzioak indartu. Horretarako, zeu ere bidelagun izatera gonbidatu gura zaitugu.
Resumen de privacidad
Este sitio web utiliza cookies para que podamos brindarle la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en su navegador y realiza funciones como reconocerlo cuando regresa a nuestro sitio web y ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones del sitio web le resultan más interesantes y útiles.