LEMOA UREZTATZEN
Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak
Azken berriak

1620 euro oparitan eskolara buelta dela eta
Herriko merkataritza sustatze aldera, Lemoa Ureztatzen elkarteak kanpaina berria jarri

BADATOZ HERRIKO JAIAK!
Jaietako zapiak – Salmenta puntuak Merceria Josier, Tximeleta, Argazkilune, Farmazia

NIRE EROSKETAK LEMOAN
400 poltsa Ekainaren 15etik aurrera egizu 5€-ko gutxieneko erosketa eta

Lemoa Ureztatzen zozketaren irabazleak
Zorionak Lemoa Ureztatzen elkarteak egindako zozketaren irabazleei
ZERGATIK BERMATU HERRIKO KOMERTZIOEN ORAINA ETA ETORKIZUNA?
- Herri baten aberastasuna herriak berak duen diruaren arabera neurtzen bada, hobe da norberaren dirua geure herrian bertan inbertitzea.
- Herri baten aberastasuna herritarren ongizateaz neurtzen bada, hobe da saltokietako langileei dirua helaraztea eta beraien lan-baldintzak hobetzea.
- Herri baten aberastasuna herriaren bizitasunarekin neurtzen bada, saltokiak ezinbestekoak dira herria bizirik irauteko.
- Herri baten aberastasuna herriaren alaitasunaz neurtzen bada, ezinbestekoak dira barra baten atzean, erosketa aurreko itxaronaldian edota ile-apaindegi batean sortzen diren irribarreak.
- Herri baten aberastasuna herriaren osasunaren arabera neurtzen bada, dentistak eta farmaziak ere bultzatzea ezinbestekoa da.
Beraz, herrian erosteak herria aberastea dakar.

Gure abantaila guztiak

Herriko sal-erosketaren ikuspegi bateratua eta erakargarria sustatu eta sendotu.

Bezeroaren leialtasuna bultzatu kanpaina eta ekimenen bitartez.

Inguruko herrietako bezeroak erakartzeko ahalegina egin, bezeroak saltoki handietara joan ez daitezen.

Asoziazionismoa sustatu.