Lemoako Udalarekin batera, Lemoa Ureztatzen elkarteak webgune hau martxan jarri du. Bertan, herriko saltokiei buruzko albiste, informazio eta kanpainen inguruan informa zaitezke.
ZUZENDARITZA BATZORDEA
Zuzendaritza batzordea bazkideak diren saltokiek osatzen dute eta, besteak beste, honetarako biltzen dira: gai desberdinei (kanpainak, ekimenak…) buruz erabakiak hartzeko, ideia berriak emateko, kezkak elkarbanatzeko eta horiek instituzio publikoei jakinarazi ahal izateko.
Bazkide den edozein komertziok batzordean parte har dezake.