Lemoako Udalak eta Lemoa Ureztatzen elkarteak hitzarmena berritu dute
Lemoako Udalak eta Lemoa Ureztatzen Lemoako merkatarien, ostalarien eta zerbitzu-enpresen elkarteak 2024rako hitzarmen berria sinatu zuten otsailaren 20an. Udalak bikoiztu egin du orain arte elkarteak jasotzen zuen dirulaguntza, eta 10.000 euroko aurrekontua bideratuko du elkarteari babesa ematen jarraitzeko.